INTSURGENTZIA GLOBALA proletari

Nazioarteko Konferentziako 3. komunikatua

 

Nazioarteko Konferentziak, munduko mailarako mugimendu iraultzaile sozialista/komunistaren berreraikitzean laguntzeko asmoa duten antolakundeen koordinazioak, irmotasun guztiarekin kondenatzen du Bolivian Oligarkiak eta Inperialismo yankiak burututako estatu-kolpea, Estatu Plurinazionalaren Gobernuaren eta Evo Moralesen bere presidentearen kontra, eta bereziki Herri Langile Boliviar guztiko eta bera osatzen duten nazio desberdinetako bizi-interesen kontra

Klase-Borroka, Estatu-Kolpea eta Gerra Zibila Bolivian

Boliviako Herri Langilearentzako une dramatiko hauetan, iraultzaileak garen aldetik gure lehenengo eginbehar internazionalista da areagotutako klase-borroka honetatik ikasgaiak ateratzea.

Klase sozial antagonikoen arteko talka frontal honek Bolivia gerra zibilaren ateetara eraman du. Botere politiko eta ekonomikoa kontrolatzeko klase-gerra besterik ez dena. Erabateko gatazka bat, bere amaierak, nahi eta nahi ez, elkarri borrokan ari diren bi lehiatzaileetako baten boterea hartzea izan behar duena: Burgesia ala Proletalgoa. 

Dagoeneko ez dago eta ezin da egon pasteleorik, elkarrizketarik, ez eta negoziaziorik ere. Estatu kolpe honek bi irteera baino ez ditu.

Lehena, Kapitalismoa eta inperialismo yankiaren sostengu duen oligarkia kreole, faxista eta arrazista haren boterea betikotzea. Herri Langile Boliviarraren derrota eta sarraskia ekarriko lukeena, bai eta bere jatorrizko nazio desberdinen zanpaketa ere. Hots, berriro errepikatuko litzateke euren askapen nazionala eta sozialaren aldeko borrokan ari diren Amerika Latindarreko Herri Langileen gehiengoko tragedia ziklikoa.

Bigarrenak Herri Langile Boliviarraren garaipenean datza. Suposatzen duena Sozialismoa eraikitzeari ekitea; klaserik gabeko, estaturik gabeko eta patriarkaturik gabeko sozietaterako trantsizio iraultzaileari ekitea.

Egia beti iraultzailea da

Gure betebehar iraultzailea egia esatea da. Gure egi proletarioa, borrokalaria eta antagonikoa esatea. Boliviako burgesiaren eta inperialismo yankiaren gezurrak borrokatzeko, erreformismoaren eta oportunismo sozialdemokrataren demagogia alienatzailea borrokatzeko. Egi horrek dituen ondorioak direnak direla eta mintzen diona nornahi dela ere. Modu honetan soilik mundu mailako mugimendu sozialista/komunista iraultzailea berreraiki ahal izango dugu. 

Alferrik da oligarkiaren estatu-kolpea arbuiatzea edo kondenatzea, besterik gabe. Eta beste horrenbeste Herri Langile Boliviarrarekin edo, kasu, Txiletarrarekin, Ekuadortarrarekin edo Haitikoarekin elkartasun-deia egitea, besterik gabe,. Ezinbestekoa da ere, mundu osoko masa zapaldu, esplotatu eta pobretuen askapen nazional eta sozialaren kausa aurkitzen den egoera tragiko honen zergatiak eta jatorriak argitzea.

Alferrik dira Boliviarekin elkartasuna adierazteko mundu-jardunaldiak, ildo politiko iraultzaile batetik egiten ez badira. Zeinak egingo ez dien kontzesio ñimiñorik egingo ere errebisionismoari, oportunismoari, elektoralismoari eta sozialdemokraziaren aldaera anitzei, azken hauek erabilitako mozorroa edozein dela   eta erabiltzen duten bandera, bere atzean ezkutatzeko, edozein dela ere bai, sakratuena eta ederrena izan arren. 

Alferrik dira eskaera irmoak, deialdiak, deiak, arbuioak ... Boliviako mugimendu iraultzaileak egindako akats eta errore politikoak planeta osoko Herri Langileei azaldu gabe, estatuaren estatu kolpea ahalbidetu eta erraztu dutenak. Oligarkia eta inperialismoa, proletalgoa desarmatu gabe. Estatu Burgesaren aparatuak suntsitu gabe, boterea hartu gabe, Herri Langilea armatu gabe, ez dago herri garaipenik edo aldaketa sozial posiblerik eta, are gutxiago, Sozialismoa.

Epe luzera, klase-borrokan ez dago erdibiderik eta, are gutxiago, hura klase-gerrara heldu arte sakondu eta erradikalizatu denean. Baietz esaten duenak gezurra dio.  Herri Langileak alienatzen, engainatzen, desorientatzen eta desarmatzen ditu. Objektiboki, Oligarkia eta Inperialismoarekin kolaboratzen du beraz.

Marx, Lenin eta Che Gevararen bidean

Nazioarteko Konferentzia erakunde eta mugimendu iraultzaileen koordinazio txikia da, gure ahuleziak eta gabeziak oso kontzienteak garenok. Gure betebeharra da gure ekarpen xumea, ahal dugun neurrian, egitea. Mundu osoan praxi iraultzaile sozialista/komunista berreraikitzen laguntzeko borondate irmoa eta ezeztaezina dugu, eta horretan ahalegintzen gara.

Berreraikuntza teoriko eta praktiko hau Iraultza Sozialistaren banderak altxatzeko ausardia eta adorea izateak suposatzen du, Marx, Lenin eta CHEren figuretan zehazten ditugunak.

Horregatik, Habanan burututako Trikontinentalaren II. Konferentziara Ernesto Guevara komandanteak bidalitako hitzak ekartzen ditugu, 1967ko apirilaren 16an, dagoeneko Boliviako mendietan borrokan ari zela.

Amerikak herrialde-talde nahiko homogeneoa osatzen du eta ia haren lurralde osoan AEBetako kapital monopolistek erabateko nagusitasuna lortu dute. Gobernu txotxongiloek edo, onenean, ahulak eta beldurtiak, ezin diete maisu yankiaren aginduei aurre egin. Estatubatuarrek euren botere politiko eta ekonomikoaren maila gorenera heldu dira kasik, dagoeneko gutxi dute aurreratu egiteko. Egoeraren edozein aldaketa atzerapausoa izan liteke haien nagusitasunean. Bere politika konkistatutakoa mantentzea da. Gaur egun, jarduera-ildoa indar erabilera bortitza izatera murrizten da, inolako askapen mugimendurik ekiditeko.

"Ez dugu beste Kuba bat onartuko" leloaren atzean daude edozein herri edonoiz erasotzeko posibilitatea, Santo Domingo eta Panamaren aurkako sarraskiak erakusten dutenez, bai eta ezarritako ordena kolokan dagoen Amerikako edozein tokitan, AEBtako interesak arriskuan jarriz, tropa yankiak esku hartzeko prest  egoten direla ohartarazpena ere. Politika honek ia erabateko zigorgabetasuna du; OEA maskara erosoa da, ospe gutxi geratzen bazaio ere; NBEren eraginkortasunik eza ia-ia barregarria edo tragikoa da; Amerikako herrialde guztietako armadak esku hartzeko prest daude, euren herriak zapaltzeko izatekotan. Izatezko krimen eta traizioaren internazional bat eratu da.

Bestalde, bertako burgesiek inperialismoaren aurre egiteko ahalmen osoa galdu dute eta haren menekoak baino ez dira. Ez dago aldaketa gehiagorik egiteko; edo iraultza sozialista edo iraultzaren karikatura.

Teoria Iraultzailearen berebiziko garrantzia

Duela 50 urte baino gehiago CHE-k ohartarazi zigun Sobietar Batasuna Kapitalismoaren Bidean atzera egiten ari zela. Eta azterketa hori 25 urte geroagoko gertakariek erabat berretsi zuten. Zoritxarrez, munduko iraultzaileek beranduegi izan genituen eskura Ernesto Guevara komandantearen testu horiek non garatu zuen bere abangoardiaren pentsamendua. Zeinak, gure ustez, Marx eta Leninen maila berean kokatzen duen CHE, Teoria eta Praktika iraultzaileen historian, Praxis Sozialista/Komunistaren martxa luzean. 

Ernesto Guevarak ohartarazi zigun sozialista ez den Iraultza bat, hau da, botere politiko, ekonomiko eta kulturala burgesiari kentzen ez diona, bere estatu-aparatu guztiak suntsitzen; Langile- eta Herri-Botere, Estatu Sozialista, edo, Karl Marxen hitzak erabiliz, Proletalgoaren Diktadura Iraultzailea, etengabe eraikitzen eta indartzen ez duen Iraultza; hori guztia egiten ez duen Iraultza bat, Herri Langilearen bizi-baldintza materialak nabarmen hobetu arren, nazio-ekonomiaren halako edo besteko sektorea nazionalizatu arren, nahiz eta nabarmen garatu osasuna, hezkuntza eta, honekin batera, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko  berdintasun formala. Horiek guztiak hala, lehenago edo beranduago, inperialismoak eta haren menpeko oligarkiak kreoleek derrotatuko dute iraultza hori.

CHE Guevarak zuzenean jasan eta bizi izan zuen Jacobo Arbenz-ek gidatutako Guatemalako mugimendu iraultzailearen porrot ikaragarria, armadak eta inperialismoak suntsitu zutena, CIAren ezinbesteko esku hartzearekin eta United Fruit-en onurarako, 1954ko ekainaren 27an, orain dela 65 urte.

Bolivian gaur egun gertatzen ari den estatu-kolpeak arestian aipatu denarekin, tamalez, dituen paralelismo estrukturalak nabarmenak dira. Teoria Iraultzailearen ezagutza duen edozein militanterentzat, behintzat.

Marx eta Leninen teorien azterketa sistematikoari eta gero eta sakonagoari esker, hain zuzen ere, CHE-k Guatemalako mugimenduaren porrotaren ondorioak eta irakaspenak atera ahal zituen. Bai eta Mexikon Latinoamerikako beste iraultzaileekin bildu eta ekarpen erabakigarria egin Kubako Iraultzari ere. Zeina klase-borroka eta inperialismo yankiarekiko gatazka areagotzeak bere izaera sozialista deklaratzera eraman zuten, 1961eko apirilaren 16an.

Sei urte geroago, egunez egun, CHEk, Boliviako mendietan borroka iraultzaile bete betean zegoela, bere mezua Tricontinental delakoaren bidez ematen zuen argitara. Ekintza honen sinbolismoa bistan zegoen arren, pixkanaka ahaztu zen. Orain da hura gogorarazteko unea.

CHE-ren hitzen erabateko gaurkotasuna 

Kontutan hartu behar da inperialismoa mundu-sistema bat dela, kapitalismoaren azken urratsa, eta mundu-konfrontazio handi batean derrotatu behar zaiola. Borroka horren azken helburu estrategikoa inperialismoa suntsitzea izan behar da. Gure esku hartzea honetan, munduko atzeratu eta zapaldu horiena, da inperialismoari bere sostengu-oinarria kentzea: gure herri zapalduak, zeinetatik erauzten dituzten kapitalak, lehengaiak, teknikariak eta langile merkeak, gurera esportatzeko kapital berriak -menperatzeko tresnak direnak-, armak eta mota guztietako ondasunak, erabateko dependentzia garamatzana. Helburu estrategiko horren osagai nagusia, beraz,  herrien benetako askapena; borrokaren bidez lortuko den askapena, kasu gehienetan, eta Amerikan, ia ezinbestez, iraultza sozialista bilakatuko dena

Inperialismoaren suntsiketa ondo bideratzeko bere burua identifikatu behar dugu, Ipar Amerikako Estatu Batuak, alegia” 

"Ezin dugu etorkizuna iragarri, ezin dugu inoiz ere, baina, askatasuna lortzeko irrikan dagoen eta, aldi berean, garaipenaren oturuntzatik eroritako ogi-puska bat delakoan, hura lortzeko borrokaz arnegatzen duen herri baten banderadunak izateko tentazio koldarrean erori.” 

Gure desadostasunak leuntzeko unea da, dena borrokaren zerbitzura jartzeko

Borroka gorrian dagoen gure mundu honetan, taktikari, helburu mugatuak lortzeko ekintza-metodo bati, buruzko desadostasuna besteon iritziek merezi duten errespetuarekin aztertu behar da. Helburu estrategiko handiari dagokionez, borrokaren bidez inperialismoa erabat suntsitzeari buruz, ordea, guztiz zurrunak izan behar dugu”

“Zer distiratsu eta hurbil ikusiko genuke etorkizuna, baldin eta bi, hiru,..., anitz Vietnam, globoko azalean loratuko balira! Beraien heriotza kuotarekin, tragedia izugarriekin,  eguneroko heroismoarekin, inperialismoa haien etengabeko kolpeak jasan behar izatearekin, munduko herrien gorroto gorakorraren oldarragatik haren indarrak banatzeko beharrarekin!” 

“Eta guztiok batzeko gai bagina, gure kolpeak sendoago eta zehatzagoak izan daitezen, borrokan dauden herriei era guztietako laguntza are eraginkorragoa izan dadin, etorkizuna zein handia izango zen, eta zein gertukoa!”

Mundu-Fronte Antiimperialista eraiki behar dugu

52 urte igaro dira, eta Vietnam antiinperialista berriak sortu dira Kapitalismoaren periferiako hiru kontinenteetan, bakoitzak berezko erritmo eta identitate badituela ere: Palestina, Siria, Libano, Irak, Iran, Afganistan, Yemen, Kolonbia, Venezuela, Kuba, India, Filipinak, Nepal, Donbass eta orain, beharbada, Ekuador eta Txile, Haitin eta Bolivian, baldin eta Herri Langilea Oligarkiaren estatu kolpeari aurre egiteko gauza bada, bai eta, kontraerasora pasatzen, estatu burgesa suntsitzekoa, boterea hartzekoa eta  Sozialismoaren eraikuntzari ekitekoa ere.

Boliviako Herri Langileekiko elkartasun-modurik onena, bertako langile klasearekin eta herri sektoreekin, masa pobreekin, da borroka-fronte berriak irekitzea munduan zehar, gauden tokian, gure herrietan beraietan. Borroka antiinperialista horrek, munduko oligarkia kapitalistak garaitzea nahi ez badu, izaera antikapitalista izan behar du eta, beraz, langilea eta nekazaria, herrikoia eta proletarioa, hau da, iraultzaile sozialista / komunista.

Planeta honetako formazio Sozial konkretu bakoitzaren, Herri Langile bakoitzaren,  erritmoak, berezitasun historikoak,   identitate nazionala, kulturala, soziala eta, kasu, erlijiosoa ere bai, kontutan hartuta. Hauek guztiek merezi duten errespetu eta ulermen sakona abiapuntu, iraultzaileok mundu-mailako Fronte Antiimperialista eraiki behar dugu.

Fronte Antiimperialista honek kapitalismoaren forma eta aldaera guztiak derrotatu behar ditu, klaserik gabeko, estaturik gabeko eta patriarkaturik gabeko sozietateetarako trantsizioari ekiteko. Hau da, Sozialismoa eraikitzea, mugimendu iraultzailearen helburu estrategiko hori erdiesteko tresna dena, Marxek eta Engelsek 1848an, Manifestu Komunistan, modu zientifikoan hura formulatu zutenetik.

La Conferencia Internacional expresa su solidaridad militante e incondicional con el Pueblo Trabajador Boliviano en lucha, y le desea la victoria en el combate contra la oligarquía y el Imperialismo, hacia el triunfo de la Revolución Socialista Boliviana. Nos comprometemos a hacer todo lo posible y lo imposible para acelerar y radicalizar la lucha en nuestras naciones, que es la mejor forma de solidaridad real y efectiva con Bolivia. Camaradas, hermanas y hermanos bolivianos, adelante, resistid y no cedáis. No estáis solos. Luchamos y venceremos con vosotras. 

Nazioarteko Konferentziak baldintzarik gabeko elkartasun militantea borrokan dagoen Boliviako Herri Langileari adierazi nahi dio, eta garaipena opa dio oligarkiaren eta inperialismoaren aurkako borrokan, Boliviako Iraultza Sozialistaren garaipenerantz. Gure herrietan borroka bizkortzeko eta erradikalizatzeko, posible duguna eta ez duguna egiteko konpromisoa hartzen dugu. Boliviarekin elkartasun erreal eta eraginkorraren modurik onena dena. Boliviako kamaradak eta nebarrebak, aurrera, eutsi eta ez etsi. Ez zaudete bakarrik. Zurekin borroka egingo eta irabaziko dugu

Ez dira pasako! Aberria ala hil! Irabaziko dugu! Aurrera, aurrera historiako indar guztiekin! CHE, Lenin eta Marxen bidean, Iraultza Sozialistaren bidean! Garaipena arte, beti! Iraultza ala hil! Herri armatuak irabaziko du

 

2019-11-14